alberdania manuel iturriotz borrokalari baten 2024

Alberdania Manuel Iturriotz Borrokalari Baten

Encuentra consejos, opiniones y características sobre Alberdania Manuel Iturriotz Borrokalari Baten vendido por 19.95 € , disponible en la categoría Libros y revistas; este producto pertenece a Alberdania y es vendido por Agapea.com.

Libro: MANUEL ITURRIOTZ BORROKALARI BATEN BIZIPENAK (978-84-9868-248-9) de Iturriotz Lekuona, Joxemari (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Biografías .. Orexako gipuzkoar hau Arizkuneko baserri batean morroi ibili ondoren herrira itzuli eta artzain lanetan hasi zen. Bazirudien bere bizitza osoa nekazal munduari lotua emango zuela, baina bat-batean ardiak saldu eta Tolosara joan zen lan bila. Handik urte batzuetara Diputazioko ezagun batek bultzatuta mikelete sartu eta gerra aurreko eta gerra hasierako urte gatazkatsuek Donostian harrapatu zuten. Milizianoekin elkartu eta Euskal Herrian izan ziren gerra zibileko guda gehienetan hartu zuen parte. Asturiasen preso egin zuten, baina mugaz bestaldera ihes egitea lortu ondoren, berriro Bartzelonatik sartu eta Segre eta Ebroko bataila handietan ibili zen borrokan kapitain mailarekin. Gerra galdu zutenean Frantzia aldera pasatu, kontzentrazio eremutik ihesi eta Donibane Lohitzunen zegoela Bigarren Mundu Gerra piztu zen. Orduan ihesaldiak antolatzen zituen sare betean (Comte sarean) sartu zen alemanen eremu okupatuan erortzen ziren hegazkinlariei muga Espainia aldera pasatzen laguntzeko, preso egin zuten arte. Baina berriro ihesi joan zen eta bolada batean makietara pasatu nahi zuten gazteei muga zeharkatzen lagundu zien, ibilaldi haiek kontrabando pixka bat egiteko aprobetxatuz. Azkenik, bizimodu klandestino hura uztea erabaki zuen, eta lan munduan murgildu zen orduko zuen familia aurrera ateratzeko. 1

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788498682489

Alberdania Egun Zakurrak Gizajo Baten

Explora consejos, opiniones y características sobre Alberdania Egun Zakurrak Gizajo Baten vendido a 18.63 € ; este producto está listado en la categoría Libros y revistas, producido por Alberdania y vendido por Agapea.com.

Libro: Egun zakurrak: Gizajo baten egunkaria (978-84-9868-377-6) de Kinney, Jeff, Arratibel Garmendia, Miren (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Libros para niños .Libros para niños de más de 6 años .Lecturas para niños de 8 a 9 años .. Encuadernación: Rústica Udako oporraldian eguraldi ona egiten duenez, neska-mutil gehienak egurats zabalean jolasten dira., baina non da Greg? Greg etxean da, bideojolasekin jo eta ke, ilunpean. Gregek teilatupekotzat du bere burua, eta udako azken fantasia bizitzen ari da: ez betebeharrik, ez araurik. Gregen amak, ordea, oso bestelako ideia du uda perfektoa izango litzatekeenaz: aire zabalean eta familia giroan betetzeko moduko ekimen-programa bat. Noren ikuspegia gailenduko ote da? 1

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788498683776

Alberdania Hauxe Besterik Ez Nuen

Encuentra consejos, opiniones y características sobre Alberdania Hauxe Besterik Ez Nuen vendido por 18.63 € , disponible en la categoría Libros y revistas; este producto pertenece a Alberdania y es vendido por Agapea.com.

Libro: Hauxe besterik ez nuen behar!: Gizajo baten egunkaria (978-84-9868-357-8) de Kinney, Jeff, Arratibel Garmendia, Miren (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Encuadernación: Rústica Colección: Ostiral Saila Izan gaitezen errealistak: Greg Heffley beti izango da gizajo peto-petoa, eta norbaitek argi esan beharko lioke hori bere aitari. Frank Heffleyk uste osoa du, ordea, semea noizbait aldatu egingo dela. Eta mutikoa gogortzeko, kiroletan eta holakoetan izena emanarazi dio. Gregentzat, berriz, erraza da aitaren ahalegin guztiak ezerezean uztea. Aitak akademia militar batera bidaliko duela mehatxu egin dio, ordea, eta Greg lehertu egin da: Hauxe besterik ez nuen behar! 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788498683578

Alberdania Arpoi Baten Eran

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Arpoi Baten Eran vendido por 15.77 € , disponible en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: Arpoi baten eran (978-84-88669-37-7) de Agirre, Juan Bautista, Mujika Iraola, Inazio (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Liburu hau deskubrimentu bat da. Juan Bautista Agirre sermoilaria ipuin-kontalari bihurtu da, Arpoi baten eran izeneko liburuari esker. Bere sermoietan, noiz edo noiz, eta bizitza bertutetsua edo ezaina zein zen adierateko hainbat pasarte edo ipuin baliatu zituen. Horiek dira liburuan datozenak. Antzinateko idazle klasikoen kontakizunak, kristau autoreenak, herri ipuinak, Bibliako parabola eta narrazioak, bere aitorle esperientziatik ateratako pasarteak Irakurleak gozamena segurua du Asteasuko Agirreren kontatzeko moduarekin, eta, gainera, garai hartako gizartea ulertzeko bide bat zabalduko zaio liburua irakurtzean, ikusirik, zein eratako kontakizunek izuarazten zuen, eta zeinek barreazala sortarazten zion orduko euskaldunari. Testu guztiak euskara batuan jarrita daude. 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788488669377

Alberdania Kaio Baten Historia Eta

Encuentra consejos, opiniones y características sobre Alberdania Kaio Baten Historia Eta vendido por 16.25 € , disponible en la categoría Libros y revistas; este producto pertenece a Alberdania y es vendido por Agapea.com.

Libro: KAIO BATEN HISTORIA ETA HEGAN EGITEN IRAKATSI ZION KATUARENA (978-84-96643-85-7) de Sepúlveda, Luis, Mendizabal, Jesus Mari (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Katu handi, beltz eta gizena da Zorbas. Hanburgoko portu inguruan bizi da bere kideko lagunekin: Idazkario, Orojakitun, Colonello eta Haizalde. Egun batean, kaio bat agertzen da Zorbasen bizitzan, ezinean, hil-zorian, itsasoko petrolio isuri batek kondenatua. Zorbasek hitz ematen dio errun berri duen arrautzatik sortuko den kaioa haziko duela eta, zailagoa dena, hegan egiten irakatsiko diola. Eta hitza beteko du bere kideko katu adiskideen laguntzaz. Gazteentzako kontakizun bikaina: 8 urte edo 100 izan. 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788496643857

Alberdania Greg Gizajo Baten Egunkaria

Explora consejos, opiniones y características sobre Alberdania Greg Gizajo Baten Egunkaria vendido a 18.63 € ; este producto está listado en la categoría Libros y revistas, producido por Alberdania y vendido por Agapea.com.

Libro: GREG GIZAJO BATEN EGUNKARIA (978-84-9868-337-0) de Kinney, Jeff, Arratibel Garmendia, Miren (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Libros para niños .Libros para niños de más de 6 años .Lecturas para niños de 10 a 11 años .. Ospetsua izango naiz egunen batean; baina, oraingoz, hemen nabil, institutuan, ergel nazkagarri pila batek inguratuta. Nerabea izatea gauza gogaikarria izan daiteke, benetan. Eta inork baino hobeto daki hori Greg Heffleyk: institutuan hasi berria da, eta mutil txakil hazi gabeak beraiek baino mutil handiago, maltzurrago eta bizarra egiten hasiekin nahasian dabiltza korridoreetan. Gregek bere egunerokoan dioen moduan: Ez dezala inork pentsa Egunkari maitea, hau eta Egunkari maitea, beste hura ibiliko naizenik. Eskerrak Greg Heffleyk esaten duena eta egiten duena oso bestelako gauzak diren! 1

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788498683370

Alberdania Artistakume Baten Erretratua

Encuentra consejos, opiniones y características sobre Alberdania Artistakume Baten Erretratua vendido por 18.15 € , disponible en la categoría Libros y revistas; este producto pertenece a Alberdania y es vendido por Agapea.com.

Libro: Artistakume baten erretratua (978-84-88669-80-3) de Thomas, Dylan Marlais, Navarro, Koro (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Extranjera .. Dylan Thomasen bizitza eta literatura ulertzeko giltzarria da Artistakume baten erretratua. Orrialde autobiografiko hauetan ageri da Thomasen mundua bere osotasunean eta bertan bizi dira, haur edo gazte jakin-min begizabal baten jiran, haurtzaroko eta gazte garaiko pertsonaiak eta lekuak. Imajinazioa eta errealitatea nahasten dituen haurra edo gaztea da hor ageri dena. Umotzen ari den idazle-nahi bat. Umotu, bi eratara, pertsona gisa eta idazle gisa. Maitatzen, estropezu egiten, eta, haztamuka ibili ondoren, lurretik altxatzen ikasten ari den artista kume bat da orrialdeotako Dylan gaztea, heldu, beharbada sekulan erabat heldu ez zen Thomas idazle handiaren begirada umoretsu eta ironikoaren bahean irazia. 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788488669803

Alberdania Donostia Hiri Bat Literaturan

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Donostia Hiri Bat Literaturan, con un costo de 13.4 € : se encuentra en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: Donostia, hiri bat literaturan literatura baten hiria (978-84-95589-46-0) de Izaguirre Urreaga, Koldo (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Donostia esaten da, baina zenbat Donostia dago? Koldo Izagirrek bildu ditu liburu honetan XX. mendeko euskal literaturan Donostia era batera edo bestera agertzen duten hainbat testu. Donostia aitzakia edo idazteko arrazoi, sinbolo edo atze aldeko oihal soil, Donostia urbanoa eta herrixka, Donostia arazotsua eta baketsua Donostia eta donostiar modu asko eta askotarikoak. Aukeratutako zati bakoitzean baino aukeratutako zatien multzoan identifikatzen da Donostia, aniztasunean hartzen baitu nortasuna. 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788495589460

Alberdania Kurrin kurrun Vitae Maisu

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Kurrin kurrun Vitae Maisu, con un costo de 16.72 € : se encuentra en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: Kurrin-kurrun vitae : maisu baten ikarak eta ostikadak (978-84-96310-25-4) de Garzia, Joxerra (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Ikasle zein irakasle, ibili naizen leku guztiek utzi didate beren arrastoa. Arrasto horietako batzuk hezur muinetan sartuta daramatzat, noiz isil noiz kurrinka, aldian aldiko aldartearen arabera. Beste batzuk axalagoak dira. Badira kontu barregarriak eta badira negargarriak ere, eta ez da beti erraza izaten batzuk eta besteak bereizten. Ez dut inortxo ere leziatu nahi liburu honen bidez. Hezkuntza -oraingoa zein garai batekoa- kezka biziz bizi duen maisu baten aitorpena besterik ez da, funtsean, liburua. Liburu honetan aurkituko duzuna ez da, beraz, Mundua, nik neure diskursoaz eraiki dudan mundutxoa baizik. Eta, nire mundutxo horretan sartzen bazara, hor ezagutuko dituzu nire ametsak eta lainezak, damuak eta mamuak, merituak eta delituak, ikarak eta ostikadak. Curriculum seriorik ez, Kurrin-kurruna baizik. Joxerra Garzia 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788496310254

Alberdania Eraiste Bola Gizajo Baten

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Eraiste Bola Gizajo Baten, con un costo de 18.63 € : se encuentra en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: Eraiste bola. Gizajo baten egunkaria 14 (978-84-9868-741-5) de Kinney, Jeff (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Libros para niños .Libros para niños de más de 6 años .Lecturas para niños de 10 a 11 años .. Ustekabeko herentzia batek Greg aukera ematen dio Heffleyren familiari bere etxea eraberritzeko. Baina laster jakingo dute obrak egitea ez dela ematen zuen bezain erraza. Paretak birrindu ondoren, arazoak hasten dira: egur ustelak, lizun toxikoak, zomorro nazkagarriak eta beste zerbait, are izugarriagoa? 1

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788498687415

Alberdania Kartografia

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Kartografia vendido por 13.88 € , disponible en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: KARTOGRAFIA (978-84-88669-69-8) de Arregi Diaz de Heredia, Rikardo (Alberdania ) Comprar Libros de Otros .. Kartografiak bere baitan biltzen du errealitateen eta irudimenaren arteko hartuemana: mapak ez dira errealitatea, baina errealitatearen irudi bat ematea dute helburu. Autorea errealitate baten, bere errealiatearen, kartografia egiten saiatu da liburuan. Asko eta askotarikoak dira errealitateak, bai, baina ez oso diferente; azken finean denok gara gizaki. Autorearena ez da besteen errrealitateetatik oso aldendurik egongo. Lurralde batzuk ondo marraztuta daude, sateliteen eta ordenadoreen bidez egiten diren modukoak dira: ahalik eta zehatzen. Beste batzuk, aldiz, zirriborroak, besterik ez. Terra Incognita franko agertzen da, halabeharrez, antzinako mapetan bezalaxe, nork ezagutzen du oso-osorik bere burua eta bere ingurua? 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788488669698

Alberdania Sargazo Itsaso Zabala

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Sargazo Itsaso Zabala, con un costo de 14.25 € : se encuentra en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: Sargazo itsaso zabala (978-84-96310-75-9) de Rhys, Jean, Arratibel Iza, Txomin (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Extranjera .. Jamaikan gaude. Mila zortziehun eta berrogeita gutxigarren urtea da. Etxalde-jabe baten alaba gaztea mutil ingeles etorri berri batekin ezkontzen da, familiaren ondasunak gal ez daitezen. Dena biribila: sortu da maitasuna, eta badator zoriona. Baina neskak sekretu bat dauka, bere haurtzaroaz eta amaz. Poliki-poliki, sekretu hori ezkontideen arteko harreman perfektua higatzen hasten da, eta, agian, berriz hasiko da neskaren amaren istorioa... alabarengan. 1

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788496310759

Alberdania Donostiako Hiriaren Historia

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Donostiako Hiriaren Historia vendido por 17.2 € , disponible en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: Donostiako hiriaren historia bertako pertsonaien bidez (978-84-95589-40-8) de Sada Anguera, Javier (Alberdania ) Comprar Libros de Otros .. Gertakari eta ekintza handien kontakizun zehatza baino gehiago da hiri baten historia. Hiri baten historia bere herritarrek ehundu dute gizaldiz gizaldi, eta ehuntzen jarraitzen dute. Eta ehundu, ez ekintza eta gertakari handien hariz, ezpada eguneroko bizitzazko hari fin sotilez, bizi beharrarekin eta ezin biziarekin, lanarekin eta izerdiarekin lotura estua duen oihal amaigabeko batean. Herritarrek ez ezik, kanpotik etorri direnek, eta etorri gabe nolabaiteko eragina izan dutenek ere, ehundu dute oihal hori. Javier M Sadak liburu honetan bildu dituenen artean denetarik dago, pertsonaia handi, txiki eta bien erdiko, baina ezin uka daitekeena da horien atzean pertsonak daudela; eta horien guztien artean, eta beste ezin konta ahal gehiagorekin batera, egin da Donostiaren historia, onerako eta txarrerako. Ez ote da hori Unamunok aipatzen zuen intrahistoria? 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788495589408

Alberdania Kontu jaten

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Kontu jaten vendido por 18.52 € , disponible en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: Kontu-jaten (978-84-96643-17-8) de Morpurgo, Michael, Larrañaga Sueskun, Mirentxu (Alberdania ) Comprar Libros de Otros .. Eskarmentu handiko emakumeak dira. Gure herriko emakume adin batekoak. Kamera baten aurrean jarri ditu kazetariak. Ez, ez daude ohituta kamerari erantzuten. Baina zer jakin nahi duzu?, galdetu dute maiz. Haurtzaroa eta gaztaroa nolakoa izan zuten jakin nahi du kazetariak. Eta kontatu egin dute. Kazetariak idazleari pasatu dio grabazioa, eta idazleak haiena jaso, eta bere uztatik erantsi du zerbait. Helduek, mahaian eserita, hizketan ari direla, haurren bat adi-adi sumatzen badute, esan ohi dute: ari zara ba orain ere kontu-jaten. Arantxa Iturbek berarekin batera jarri gaitu mahai honetan, gure herriko emakume eskarmentudunen mahaian, kontu-jaten. 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788496643178

Alberdania Goiko Kale

Explora consejos, opiniones y características sobre Alberdania Goiko Kale vendido a 14.83 € ; este producto está listado en la categoría Libros y revistas, producido por Alberdania y vendido por Agapea.com.

Libro: GOIKO KALE (978-84-88669-97-1) de Lertxundi Esnal, Anjel (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Extranjera .. Goiko Kale lehen aldiz argitaratu zenean, artean ezezaguna zen Anjel Lertxundi euskal letren esparruan. Inork ezin uka dezake, hogeita hamar urteko ibilbide oparo baten ondoren, bera dugula gaurko euskal narraziogintzan habe sendoenetako bat. Haren literatur ibilbidean mugarri garrantzitsua izan zen Goiko Kale. Harri-bitxi xumea da, eta oraindik ere xumetasunak ematen dion orduko xarma bere horretan gordetzen duena. Erlijioak dena ukitzen zuen haurtzaroa exortzizatzea bilatu zuela dio autoreak hitzaurrean. Literatura baldin bada nork bere burua eta inguratzen dutenena ezagutzeko bidea, Goiko Kale rekin lortu zuen Lertxundik iraganarekikoak egitea. Iradokizunez betetako pasarteak kontatzen dizkigu autoreak, haurtzaroa du literatur harrobi, eta estilizazio sotil batez josten du, memoriaren ehunean, garai hartako giroa. 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788488669971

Alberdania Ihes Ederra

Explora consejos, opiniones y características sobre Alberdania Ihes Ederra vendido a 19.1 € ; este producto está listado en la categoría Libros y revistas, producido por Alberdania y vendido por Agapea.com.

Libro: Ihes ederra (978-84-9868-086-7) de Etxarte Moreno, Hedoi, Martínez Urrutia, Alain (Alberdania ) Comprar Libros de Otros .. Argazkilari baten eta irakasle baten egunerokoa da irudi-eleberri hau. Istorioa egungo Euskal Herrian dago kokatua, azken berrehun urteak Frantses Errepublika Federalean daramatzan errealitate batean. Komikiaren gai nagusiak monogamia, maitasuna, sexua, geopolitika, eta historiaren aldakortasuna dira, Joanes Apaolaza protagonistak kontatuta. Ironia da nagusi politikari dagokionean. Joanesek Ebroko Gune Neutralera egingo du bisita, Baionan Euskal Irauna eskuin-muturreko alderdiko buruarekin bat izanen da, altermundialisten mitin erraldoian ere argazkiak aterako ditu. 1

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788498680867

Alberdania Gainbehera Dator Dena

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Gainbehera Dator Dena, con un costo de 15.96 € : se encuentra en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: Gainbehera dator dena (978-84-96643-74-1) de Achebe, Chinua, Martínez de la Cuadra, Alberto (Alberdania ) Comprar Libros de Otros .. Gizon indartsu eta borrokalari saiatua da Okonkwo, bere usteetan sendo eta kopeta gora dabilena, Umuofiako herrixkako gizonik errespetatuenetakoa, Umofiako bizimodua aldatzera doa, ordea: gizon zuria heldu da, predikatzailea, ohitura xelebre eta sinesmen barregarriak dakartzana; bitxikeria gisa onartu dute beren artean, kontra egitea ere ez baita komeni, atzetik indar itzelak dauzkanez gero. Baina gizon zuriak bertako batzuk ere bilduko ditu beregana, eta arrakalak sortuko ditu betidaniko balio-sisteman. Okonkwo egonezinik dago, ez du ulertzen ez onartzen gertatzen ari dena, eta zerbait egin beharra nabaritzen du. Afrikako literaturaren abiaburu eta maisulana da Acheberen Gainbehera dator dena, kontinente oso baten erreferentzia bihurtzeaz gainera mundu osoari kolonialismoaren mekanismo eta ondorio zitalak ulertzen laguntzen digun eleberri bikaina. 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788496643741

Alberdania Bere Aitaren Alaba

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Bere Aitaren Alaba, con un costo de 17.01 € : se encuentra en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: BERE AITAREN ALABA (978-84-9868-278-6) de Berest, Anne, Muñoz Otaegi, Jon (Alberdania ) Comprar Libros de Otros .. Hiru ahizpa dira eleberri honetan protagonista. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aitaren etxean bildu dira urtebetetze bazkari baten kariaz. Oroitzapenak sortzen dira haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruan esertzera lehiatzen diren haserreak Ohikoak izaten dira halako elkarganatzeetan. Postre garaian, berriz, luze ernemuindutako bonba lehertu da: komentario zaurigarri baten ondoren, familiako sekretu bat agerian geratzen da, eta hiru ahizpen bizitza ez da aurrerantzean bera izango, ez da bera izango aitarekin daukaten harremana ezta gazterik hil zen amarengandik gordetzen duten oroitzapena ere. 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788498682786

Alberdania Zorion Perfektua

Descubre información, consejos y precios para Alberdania Zorion Perfektua, con un costo de 16.16 € : se encuentra en la categoría Libros y revistas; este producto es vendido por Agapea.com y fabricado por Alberdania.

Libro: ZORION PERFEKTUA (978-84-95589-56-9) de Lertxundi Esnal, Anjel (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe, nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala. Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Drrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia. Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio. 0

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788495589569

Alberdania Joan Zaretenean

Explora consejos, opiniones y características sobre Alberdania Joan Zaretenean vendido a 15.3 € ; este producto está listado en la categoría Libros y revistas, producido por Alberdania y vendido por Agapea.com.

Libro: JOAN ZARETENEAN (978-84-88669-47-6) de Muñoz, Jokin (Alberdania ) Comprar Libros de Literatura .Novela y Narrativa Española e Hispanoamericana .. Organizazio armatu bateko kide bat, atentatu bortitz batean parte hartu eta gero, haurtzaroko adiskide baten etxera doa, gau baterako aterpe eske. Barrura egin, eta harekin batera iragan atzendua sartzen zaio adiskideari zirimola batean. Batere tremendismorik gabe, prosa sotil eta xumez jartzen gaitu Jokin Muñozek euskal gizartearen ispiluaren aurrean. Ispiluaren markoa gizarte horrek bizi duen egoera gatazkatsua, bortxa girokoa bada ere, ispiluan islatzen dena gizabanakoa da, bere arazo eta itomenekin. Adiskidetasuna, maitasuna, edo bi sentimendu horiek adierazteko ezintasuna dabil eleberrian barrena, mamu bat balitz bezala. Muñozek bere belaunaldia, hogeita hamar / berrogei urte bitartean dabilen jende multzoaren erradiografia bat atera nahi izan du, eta zinez lortu duela esan behar da. 1

Condición: new
Disponibilidad: in_stock
Envío: 2.95
Tiempo de entrega: 2-3 días
EAN: 9788488669476



alberdania manuel iturriotz borrokalari baten


https://es.shoppaloo.com/ participates in the Amazon Europe S.r.l. Affiliate Program, an affiliate program that allows sites to receive an advertising commission by advertising and providing links to the Amazon.fr site